XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Ba, bai, eutsi arima hau nor zaren beist!

Esan egin zituen horiek berbok baina akordatzakoan agertuten zaizkio infernuko prakagorri guztiok eta berbarturainoko guztiak etorri zitzaizkion neskato horri.

Kontuak atera ha zer izango zen, deabru koxoren batek, koxoa izateagaitik, beste guztien erramientak eta nik ez dakit zenbat kintaleko harria eroaten zuen be.

Ha bai zela ikustea, denak eragoioen beharren, batzuk harritan, beste batzuk harrilanduten eta deabru kaballeroa zaldi gainetik agintan.

Esaten dute, harriak Gorbeiatik, Dimatxetatik (Dimako haitzetatik) eta hortik zeretik, Oiztik ekarten zituztela.

Neskatoa, arteak be ezin zuen hartu eta belea beltzago ez dela egingo pentsatuta, jaurtin jarro hori, utzi bertanbera prakagorriok eta karran joan ei zen herriko abadeagana eta esan:

- Jauna, jauna!, zabaldu beist atea, arin, berorrek baleki nondik eta zertan natorkion!

Ai, amatxua!

Hau da biozturako mina!

Hau bai dela edan bako hordia!

Durdiduago sekula inor ez da egon izango!, ai enetxua!, zer behar didan baino ez duk horrek deabru mantzin horrek!

Eta abadeak esan ei zion gora-goratan:

- Baina, baina, zer jaungoiko egin didazu ba alabatxo errukarria fetura horretan etorteko?

Aitearen eta semearen...!

Zek emon dizun baino ez da hori afruntu hori!

- Ba, jauna, hauxe eta hauxe, eta honantxek eta honantxek deabruari arima ez diot ba ofresitu!, eta, berorrengana nator zein arima galdu.

Beitsoz nire pekatuok eta parkatu beistaz!

- Hori egingo zenuen ba alabatxoa, zuk egin duzu egitekoa, ez dakizu ba nire bedeinkazinoarekin be nahikoa ez dena!

- Zer egin behar dut ba orduan nire neure arima betirako galdu ez egiteko?

- Ba, hara, martian oilarrarekin ibilitako oiloaren arrauntzatik martioilar batek jaio behar du eta zubi hori egin akabatu baino lehenago kukurruku gedarrez hasten ez bada zure arimarenak egin du!

Pedro boteroren galdaran zaude esanekoa egiten ez badidazu.

Abadeak, eleizako kanpantorreko kanpaiots guztiak gutxi zituen, eta Kastrejana inguruko guztiak batu ei ziren oilar hori topetako.

Denodu guztiarekin eragoioen eragon be adinon egoteko asti barik, baina, eginena langoa emoten zien emon be hak beharlekuak.

Gaua aurrera zihoakien baina marti oilar hori ezin topatu eta bienbitartean deabruak bazebiltzan zubiginen eta azken antzean ibili be, tenolik ez zitzaien falta ez!